EHU Master Week, 2023ko martxoaren 6tik 10era
First publication date: 03/03/2023
Espezializatzeko asmotan bazabiltza, eta zure lan aukerak hobetu nahi badituzu, zatoz EHU Master Week-era gure masterrak ezagutzera, martxoaren 6tik 10era, 15:00etatik 20:00etara, formatu birtualean.
140 master baino gehiago ditugu, jakintza-arlo guztietakoak. Gainera, intereseko beste hainbat gauza aurkituko dituzu: praktikak, kultura aniztasuneko esperientziak eta lan merkatura eta ikerketaren mundura hurbilduko zaituzten profesionalen sare bat.
Eman izena EHU Master Week-en eta parte hartu masterretako informazio saioetan. Behar duzun informazio guztia eskuratu ahal izango duzu eta zalantzak argitu ikasketa planez, irteera profesionalez, plaza kopuruez edo bekez.