Breadcrumb

Asset Publisher

Itziar Pérez Ascasso Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak DIRCOM Norte-UPV/EHU II. Saria irabazi du

First publication date: 16/12/2024

Itziar Pérez Ascasso Publizitate eta Harreman Publikoetako ikasleak DIRCOM Norte-UPV/EHU II. Saria irabazi du "BlaBlaCar Komunikazio Plana" izenburuko Gradu Amaierako Lanarekin, Paula Pineda Martínez irakasleak gainbegiratuta.
Dircom Komunikazio Zuzendarien Elkartearen Iparraldeko Ordezkaritzaren aldetik, epaimahaia Zuzendaritza Batzordeak osatu du.

UPV/EHUren aldetik, Angeriñe Elorriagak eta Maialen Goirizelaiak, Publizitate eta Harreman Publikoen Gradu Batzordeko kideek, eta Irene Garcíak, Graduko koordinatzaileak, hartu dute parte.

Epaimahaiak ikuspegi estrategikoa baloratu du, enpresaren interesa gizarte-onurarekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin lerrokatzea, baita tokiko ikuspegia ere, eta lanaren zorroztasun metodologikoa.

DIRCOM Iparraldeko Ordezkaritzak bere webgunean argitaratuko du saritutako lana, eta egileak urtebeteko harpidetza izango du elkartean. Horri esker, bazkide osoa izango da eta bere karrera abiarazten lagunduko dion komunikazioko profesionalen komunitate dinamiko batean integratu ahal izango da.

Saria Graduazio Ekitaldian emango da, 2025eko ekainean.
Zorionak!