Unibertsitate Inklusiboa V. Kartel lehiaketa 2021
First publication date: 15/10/2021
![](https://ehu.eus/documents/1760370/32729387/concurso_carteles.jpg/882bd945-b65f-b9bd-a489-8f875048e8fb?t=1634288754544)
Ezgaitasunak dituzten Pertsonentzako Zerbitzutik “Unibertsitate inklusiboa” V. edizioko kartel lehiaketa antolatu dugu, UPV/EHUko ikasleei zuzendua.
Lanak aurkezteko epea urriaren 31n bukatuko da. Obrak izena emateko formularioaren bidez entregatu behar dira eta formularioaren kopia bat UPV/EHUko erregistroaren bulegoen bidez entregatu beharko duzu.
Sariak hauek izango dira:
- 1. saria: iPad Air bat.
- 2. saria: 300 euroko Ehudendako txartel bat.
- 3. saria: 150 euroko Ehudendako txartel bat.