Asset Publisher

Basque Dok Festival 2024

Basque Dok Festivalaren edizio berri batekin gatoz. Euskal Herriko argazkigintza garaikidearen urteroko topaketa.

Urriaren 24an hasiko da gure Fakultateko Auditorioan eta urriaren 31ra arte jarraituko du Bilboko Azkuna Zentroan.

BDFren bosgarren edizio honetan, Lurraldeei eta Identitateei lotutako narrazioak aztertuko dira, begirada garaikide berriek mundu konplexu eta globalizatu honetan kontzeptu horiek  nola lantzen dituzten hausnartuz. Gonbidatuen artean izango dira artista ospetsuak, hala nola britainiarra Vanessa Winship, estatubatuar argazkilaria Bryan Schutmaat, artista espainiarra Linarejos Moreno, finlandiar argazkilaria Meeri Koutaniemi eta katalana Alex Llovet.

Informazio guztia BASQUE DOK FESTIVAL 2024 webgunean kontsulta ezazu.