Breadcrumb

Asset Publisher

“Invisible Express” 2024 ikus-entzunezko lehiaketan izena emateko epea irekita

First publication date: 09/09/2024

Irailaren 9tik 24ra arte

Ikus-entzunezko tresnak balio positiboak helarazteko tresna gisa erabil daitezen eta unibertsitateko komunitatean erreferentziazko eredu solidarioak izan daitezen, Kultura, Communication y Desarrollo "KCD" GKEak, “Film Sozialak” ZinemaIkusezinaren Nazioarteko Jaialdiak eta UPV/EHUko Garapenerako Lankidetza Bulegoak abian jarri dugu, beste urte batez, “INVISIBLE EXPRESS” lehiaketa.

Izena ematea

Txapelketan, UPV/EHUko edozein ikaslek  film laburrak aurkeztu ahalko ditu, banaka nahiz taldeka. Lehiaketan parte hartzeko, aldez aurretik izena eman behar da: Invisible express - Garapenerako Lankidetza Bulegoa - UPV/EHU

Gaia

Irailaren 25ean, asteazkena, emango da film laburrak egiteko gaiaren berri. Izena emanda dauden ikasleei aldez aurretik jakinaraziko zaie non eta zer ordutan izango den.

Sariak

Film labur irabazleek sari hauek jasoko dituzte:

  • Epaimahaiaren Saria: 1.500 €
  • Ikusleen Saria: 750 €

Anima zaitez eta parte hartu!