Artista berria edo seniorra zara eta zure artea ezagutarazi nahi duzu? TransfrontART da zure aukera!
First publication date: 21/09/2023
Azaroaren 13an eta 14an Euskampus Bordeaux Eguna 2023an egingo den mugaz gaindiko arte erakusketan parte hartzeko deialdia.
Deialdi honen xedea da gehienez ere 20 artista hautatzea: Euskampus agregazioaren erakundeetako (UPV/EHU, Bordeleko Unibertsitatea, DIPC, TECNALIA, IKERBASQUE, gehi Euskampus Fundazioa) graduko, masterreko edo doktoregoko ikasleak, irakasle-ikertzaileak edo administrazio eta zerbitzuetako langileak.