Vitoria-Gasteiz-Ikasketen aldiberekotasuna

Ikasketa desberdinak aldi berean egitea (Vitoria-Gasteiz)

Gradu berri bat lehenengo mailatik hasteko

Baldintzak

  • Hasitako titulazioko lehenengo maila osoa edo 60 kreditu gaindituta izatea.
  • Matrikula epeak behin amaitutakoan, bigarren titulazioan plazak geratzea.
  • Plazatan baino eskari gehiago badago, hasitako ikasketetako kalifikazioen arabera ordenatuko dira.

Eskariak aurkeztea, dokumentazioa eta epeak

  • Eskariak campusetako errektoreordetzetan edo Sarbide Bulegoan (Larrako Etxea) aurkeztu beharko dira UPV/EHUko Gestiorako Arautegian ezarritako datetan.
  • Eskariarekin batera, ikasleak hasita dauzkan unibertsitateko ikasketen ziurtagiri akademikoa eta unibertsitatera sartzeko probako txartela aurkeztu beharko ditu (UPV/EHUko ikasleek ez dute dokumentazio hori aurkeztu behar izango).

Informazio gehiago

Lehenengo mailatik gorako mailetarako

Baldintzak

  • Jatorrizko ikasketak Ekonomia eta Enpresa Fakultatean egindakoak izan behar dira.
  • Gaindituta eduki behar dira 120 kreditu (lehenengo maila osoa barne).
  • Ikasketak aldi berean egiten jarraitu ahal izateko, gutxienez, matrikulatutako kredituen % 60 gainditu beharko da.

Eskariak eta Jarraitzeko Arauak

  • Eskariak ikasketak egin nahi diren ikastegiko idazkaritzan aurkeztu beharko dira uztailean, UPV/EHUko Gestiorako Arautegian adierazitako egunetan.
  • Gehienez ere, 10 plaza gordeko dira ikasketak aldi berean egin nahi dituzten ikasleentzat fakultateko ikastegi bakoitzean eskainitako gradu bakoitzean.

Fakultateko Arautegia