Bilbao-Sarriko-Formakuntza Duala Ikasleak

Prestakuntza Duala: Unibertsitatea-Enpresa. Ikasleak (Bilbao-Sarriko)

Informazio orokorra

Informazio orokorra (PDF, 2,1 MB) (erdaraz)
Izena emateko jarraibideak (PDF, 339 KB) (erdaraz)
Prestakuntza Dualeko ibilbidearen eskaera, hautaketa eta esleipen prozesua

1. Unibertsitate-matrikula: 2024ko uztailean

2. kurtsoko ikasleak 2024ko uztailean matrikula egiten duenean, ibilbide duala kontuan izan gabe egingo du matrikula, hau da, nahitaezko irakasgaietan  eta hautazkoetan matrikulatuko da 3. mailarako (espezialitateak: Merkataritza Zuzendaritza, Finantza Zuzendaritza, Zuzendaritza Orokorra eta Giza Baliabideak, Zerga Sistema, Kontabilitate Kudeaketa eta Finantza Arloko Informazioa, eta Enpresen Berrikuntza).

2. Ekonomia eta Enpresa Fakultateak (Sarriko) ikasleen aurre-hautaketa: 2024ko azaroan/abenduan

Iraila eta urria bitartean ikasleei Dualaren ibilbideaz informazioa emango zaie.

Fakultateak ikasleei emaitzak jakinaraziko dizkie eta onartuen zerrenda  argitaratuko da. Kanpoan gelditu direnen zerrenda ere argitaratuko da, kanporatzearen arrazoia adieraziz. Kanpoan gelditu direnek 7 egun baliodun izango dituzte falta zaien eta oker dagoen dokumentazioa aurkezteko. Epe hori pasatu ondoren, behin betiko zerrenda argitaratuko da onartu eta kanporatuekin.

3. Enpresek ikaslearen hautaketa.

2024ko urtarrilean, ikaslea ibilbide duala egiteko aukeratua izan denean, matrikula aldatuko da Idazkaritzan.

Hautatua izan ez den ikasleak matrikula egiteko aldi ofizialen matrikulatutako irakasgaiak egingo ditu.