EEF-Praktikak enpresa eta erakundeak

Enpresa eta Erakundeak

Helburua

Enpresetako praktiken helburua ikaslea egiten ari den titulazioari berez dagozkion gaitasunak eta jakintzak garatu eta aplikatzea da. Enpresan egin beharreko zereginak bat etorriko dira helburu hauekin.

Enpresek, internet bidez, GAUR aplikazioa erabiltzen dute praktikak eskaintzeko, enpresek praktiken inguruko edozein gai (eskaini, gestionatu, txostenak egin…) bideratzeko erabili behar duten UPV/EHUren aplikazio informatikoa.

Ondoko esteka honetan irits daiteke aplikazio honetara: GAUR aplikazioaren praktika zerbitzurako sarrera enpresetarako.

Prozedura

Prozedura hori gida honetan zehazten da:

Laguntza poltsa

Praktiketan ez da derrigorrezkoa ikasleari laguntza-poltsa eskaintzea. Dena den, enpresa gehienek diru-sariak eskeintzen dizkiete praktiketan dauden ikasleei. Izan ere, diru laguntza-poltsa hauek ikaslearen konpromezuarengan eragin positiboa daukate. Laguntza-poltsa praktika guztietan gomendagarria bada ere, are gomendagarriagoa da praktikak garraio kostu handiak suposatzen dituenean.

Enpresako instruktoreen amaiera txostena

Praktika amaituta, hitzarmenean begirale gisa agertzen den pertsonak ebaluazio txostena egin behar du GAUR aplikazioan, hau gabe ezin baitzaio krediturik aitortu ikasleari.

Instruktoreentzat Gida, Ekonomia eta Enpresa Fakultatera egokitua

Eskola asegurua

UPV/EHUk erantzukizun zibileko poliza bat du hitzartuta, ikasleek praktikak egitean eragin ditzaketen kalteak estaltzeko, eta ikasturteko aldi osoa hartzen du.

Asegurua dagoen webgunera sarbidea

Gizarte Segurantzan izena ematea

Ikasleak ordainsaria jasoko badu praktikak egitearren, indarrean dagoen arautegiak dio enpresak alta eman behar diola Gizarte Segurantzan.

Orden TMS/83/2019, de 31 de enero, por la que se desarrollan las normas legales de cotización a la Seguridad Social, desempleo, protección por cese de actividad, Fondo de Garantía Salarial y formación profesional para el ejercicio 2019.

Artículo 44. Determinación de las cuotas.

1. Durante el año 2019, la cotización a la Seguridad Social y demás contingencias protegidas por los trabajadores que hubieran celebrado un contrato para la formación y el aprendizaje se efectuará de acuerdo con lo siguiente:

a) La cotización a la Seguridad Social consistirá en una cuota única mensual de 51,05 euros por contingencias comunes, de los que 42,56 euros serán a cargo del empresario y 8,49 euros a cargo del trabajador, y de 5,85 euros por contingencias profesionales, a cargo del empresario.

b) La cotización al Fondo de Garantía Salarial consistirá en una cuota mensual de 3,23 euros, a cargo del empresario.

……..