Bilbao-Elcano-Kredituak aitortzea GMHZ

Kredituak aitortzea goi mailako heziketa zikloen bidez (Lanbide Heziketako ikasketak amaituta) (Bilbao-Elkano)

Sarrera

  • 30 ECTS kreditu aitortuko dira kredituak aitortzeko taulan agertzen diren titulazioen kasuan.
  • Eskatzen den goi mailako heziketa zikloren bat ez bada agertzen kredituak modu automatikoan aitortzeko taulan, Akademia Antolakuntzako Batzordeak aztertuko du ikasketa horien edukiak eta gaitasunak fakultateak eskainitako graduenen parekoak diren.
  • Kredituak batera eta behin bakarrik aitortuko dira, matrikularen lehen urtean, graduko ikasketen lehenengo mailan.
  • Aitortutako irakasgaietan jarriko den nota 5,5 izango da.

Aurkeztu beharreko dokumentuak

  • Eskaera orria
  • Ikasleak heziketa zikloa gainditu duela egiaztatzen duen titulua eta/edo espediente akademikoa.

Eskaera orria eta kasuan kasuko agiriak idazkaritzan aurkeztuko dira, horretarako egongo diren epeen barruan.

Fakultatearen arautegia

Eskaera

Kontaktua

Informazio gehiago behar baduzu, Fakultateko Idazkaritzan eska dezakezu.

Elkano idazkaritza
946 017 602