Atzerrian hasitako ikasketekin lekualdatzea
Betebeharrak
Ekonomia- eta enpresa-arloko unibertsitate-ikasketak atzerrian hasita dituzten ikasleek Ekonomia eta Enpresa Fakultatean eskainitako titulazioetara lekualdaketa eta onarpena eskatu ahalko dute, Euskal Herriko Unibertsitateko kudeaketa-araudian ezarritako epeetan.
Aurkeztutako eskabideak onartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Atzerrian hasitako unibertsitate-ikasketak ekonomia eta enpresa arlokoak izatea.
- Gutxienez lehen mailako 30 kreditu baliozkotu/aitortu ahal izatea Fakultatean eskainitako graduko ikasketaren batean.
Ikastetxeko zuzendaritzak ezingo du lehen mailan sartzeko mugarekin eta irakasteko gaitasunarekin bateraezina den lekualdatze-kopurua onartu. Hori dela eta, eskainitako graduen arteko lehentasun-hurrenkera adierazi beharko du eskaeran.
Kolektibo hau ez da bide honetatik onartuko Fakultatean ematen diren gradu bikoitzetan.
Eskainitako plaza baino eskaera gehiago badaude, Akademi Antolamendurako Batzordeak onartutako irizpide objektiboen arabera esleituko dira:
- Egindako ikasketen eta eskatutako ikasketen arteko antzekotasuna.
- Ikaslearen espedientea, gainditutako kreditu kopurua eta espedientearen batez besteko nota.
Espedientea aldez aurretik aztertzeko eskaera
Euskal Herriko Unibertsitatean sartzeko tasa bat ordaindu beharko da atzerriko unibertsitate-ikasketak partzialki aintzatesteko espedienteak aldez aurretik aztertzeko. Tasa ordaintzeak ez du onarpenerako eskubiderik ematen.
- Espedientea aztertzeko eskabide-orria. Posta elektronikoz bidaliko da Ikastetxeko Idazkaritzara.
- Ikastetxeko Idazkaritzak abonu-agiri bat bidaliko dio ikasleari, eta ordaindu ondoren, idazkaritzara bidaliko da posta elektronikoz.
- Ikasketa-tasaren ordainketa: 153,38€ (2020-21 ikasturtea). Indarrean dagoen goi-mailako hezkuntzako tasa eta prezio publikoei buruzko 2018ko ekainaren 20ko Aginduan argitaratutakoaren arabera. 2018ko uztailaren 2ko EHAA.
- Tasa apirilaren 1etik aurrera eta Kudeaketa Araudiak eskabideak aurkezteko ezartzen duen epea amaitu baino lehen ordaindu ahalko da.
Espedientea aztertzeko aurkeztu beharreko dokumentazioa
"Aurretiazko azterketaren tasa" ordaindu ondoren, ikasleak agiri hauek aurkeztu beharko ditu ikastetxeko idazkaritzan:
1.- Unibertsitateko ziurtagiri akademiko ofiziala, baliozkotu nahi den ikasketa-maila eta -mota egiaztatzen dituena. Horrez gain, ziurtagiri horretan, gainditutako irakasgaiak, lortutako puntuazioak eta espedientearen batez besteko nota agertuko dira.
2.- Aitortuak (baliozkotuak) izatea eskatutako irakasgai bakoitzeko irakaskuntza-gida edo programa (syllabus). Jatorrizko unibertsitatearen originalak zigilu ofizialekin batera aurkeztu beharko dira.
3.- Ikasketa-plana, "pensum" edo curriculum-sarea.
4.- Identifikazio-dokumentu baten fotokopia. NAN, AIZ, pasaportea edo antzekoa.
5.- Argazki 1.
Akademia Antolamendurako Batzordeak aurkeztutako eskabideak aztertuko ditu, eta lehen mailako 30 kreditu baliozkotzen diren kasuetan, ikasleari "onarpen-gutuna" bidaliko dio uztailaren 30a baino lehen.
Dokumentazioa EAEko hizkuntza ofizialetako batean ez badago (gaztelaniaz edo euskaraz), agiriekin batera, legeztatutako gaztelaniara egindako itzulpena aurkeztuko da.
Matrikula
Lekualdaketa onartu zaien ikasleek irailean formalizatuko dute matrikula ikastetxeko idazkaritzan, kudeaketari buruzko araudiak zehaztutako egunetan, eta posta elektronikoz jakinaraziko zaie onarpen-gutunarekin batera.
Matrikula ezarritako epean egiten ez bada, ikasleak lekualdatze-eskaeran atzera egin duela ulertuko da.