Ikasle askoko ibilgailuetarako aparkalekua Ekonomia eta Enpresa Fakultatean (Sarriko)
2024/2025 ikasturteko deialdia
Ekonomia eta Enpesa Fakultateak – Sarrikoko Egoitzan ikasle askoko ibilgailuetarako aparkaleku bat prestatua du. Sei plaza dira, ikastegiaren kanpoko aparkalekuan kokaturik. Horien helburua da ibilgailuaren erabilera arrazionalagoa sustatzea eta kutsadura murriztea.
Hauek dira aparkaleku horiek erabiltzeko baldintzak: egunero gutxienez hiru lagun edo gehiago etortzea ibilgailuan eta guztiak Ekonomia eta Enpesa fakultateko ikasleak izatea.
Eskaera inprimaki honen bidez egin behar da (web bidez):
Erabiltzaile askoko ibilgailuen aparkalekura sartzeko eskaera orria. (Beste leiho bat zabalduko du)
Eskaerak uztailaren 17tik irailaren 16ra arte aurkez daitezke, eta hurrengo astean igorriko dira erantzunak posta elektronikoz. Data horretan plaza guztiak betetzen ez badira, deialdia irekita mantenduko da denak bete arte.
Lehentasuna izango dute ikasle gehiagorekin etorriko direla proposatzen duten eskaerek eta,
Berdinduta geldituz gero, aurreko deialdietan parte hartu ez dutenek.
Plazak baino eskaera gehiago daudenez, ikastegira pertsona gehiagorekin etortzen diren autoak lehenestea erabaki da eta, berdinketa kasuan, urrutiago den herri batetik etortzen direnak.
Baimenak 2025eko uztailaren 24ra arte balioko du. Baldintzak ez direla betetzen egiaztatzen bada, Ekonomia eta Enpresa Fakultateak baimena baliogabetuko du.
Baimena emateak ez du esan nahi aparkalekuko plaza gordeko denik: aparkalekuak ibilgailuak heldu ahala beteko dira. Eskatzaileari UPV/EHUko txartel korporatiboan kargatuko zaio aparkalekura sartzeko baimena.
Informazio gehiago: Ekonomia eta Enpresa Fakultatea
Posta elektronikoa: sarriko-eef.koordinatzailea@ehu.eus