> Zuri egin diezazula dei! (“dei egin” aditza).
> Zuri dei diezazula! (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Zu dei zaitzala! (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
2. Es a mí a quien tienes que llamar, no a Julene.
> Niri egin behar didazu dei, ez Juleneri (“dei egin” aditza).
> Niri deitu behar didazu, ez Juleneri (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Ni deitu behar nauzu, ez Julene (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
3. Soy yo quien tiene que llamar a todos, porque soy el secretario.
> Nik/Neuk egin behar diet dei denei, idazkaria ni/neu bainaiz.
> Nik/neuk deitu behar diet denei, idazkaria ni/neu naiz eta.
> Nik deitu behar ditut denak, ni bainaiz idazkaria.
4. Nosotros nos llamamos por teléfono casi todos los días.
> Guk ia egunero egiten diogu dei elkarri telefonoz (“dei egin” aditza).
> Guk ia egunero deitzen diogu elkarri telefonoz (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Guk ia egunero deitzen dugu elkar telefonoz (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
5. ¿Esta semana cuántas veces te han llamado?
> Aste honetan zenbat aldiz egin dizute dei? (“dei egin” aditza).
> Aste honetan zenbat aldiz deitu dizute? (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Aste honetan zenbat aldiz deitu zaituzte? (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
6. No me digas que no te ha llamado nadie, porque no me lo creo.
> Ez iezadazu esan inork ez dizula dei egin, ez baitizut sinesten (“dei egin” aditza).
> Ez iezadazu esan inork ez dizula deitu, ez dizut sinesten eta (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Ez iezadazu esan inork ez zaituela deitu, ez baitizut sinesten (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).