> Dei egin iezadazu argitu baino lehenago! (“dei egin” aditza).
> Dei iezadazu argitu baino lehenago! (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Dei nazazu argitu baino lehenago! (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
2. ¡Vaya susto que nos dan cada vez que nos llaman!
> A zer ikara sartzen diguten dei egiten diguten aldiro! (“dei egin” aditza).
> A zer ikara sartzen diguten deitzen diguten aldiro! (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> A zer ikara sartzen diguten deitzen gaituzten aldiro! (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
3. No quiero que me llamen mientras estoy cenando.
> Ez dut nahi afaltzen ari naizen bitartean dei egin diezadaten (“dei egin” aditza).
> Ez dut nahi afaltzen ari naizen bitartean dei diezadaten (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Ez dut nahi afaltzen ari naizen bitartean dei nazaten (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
4. Fue por la mañana cuando nos llamaron, no por la tarde.
> Goizean egin ziguten dei, ez arratsaldean (“dei egin” aditza).
> Goizean deitu ziguten, ez arratsaldean (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Goizean deitu gintuzten, ez arratsaldean (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).
5. Es a mí a quien suelen llamar, no a tí.
> Niri egiten didate dei, ez zuri (“dei egin” aditza).
> Niri deitzen didate, ez zuri (“deitu” aditza, Nor-Nori-Nork).
> Ni deitzen naute, ez zu (“deitu” aditza, Nor-Nork, Ipar.).