Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Seduzitzailearen egunkaria
Søren Kierkegaard
Itzultzailea:
Juan Mari Mendizabal Sarasua
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
José María Valverde
Argitaratze data:
1994-04-20
Orrialde kopurua:
195
ISBN:
84-88303-68-8
Hasiera batean obra hau Enten-Eller izeneko liburu zabalago baten atal bezala pentsaturik zegoen, baina gauzak beste bide batzuetatik joan ziren. Lekuren batean autoreak esan izan du Seduzitzailearen egunkaria bere obraren "erdigunea" dela. Anbibalentzia eta perspektiba-aldaketak egintzan bertan harrapatzen dute gorena: Johannesek formalki ematen dio hitza Cordeliari, senargai duin bat alboratuz, neskak berak konpromisua hausteko planarekin. Hala gertatuko da, zenbait gertakariren ondoren, baina ez da garbi gelditzen Cordeliak haustura hori benetan ala itxuraz burutu duen. Zenbait gertakariren ondoren Johannesek ez du ikusi nahi eta Cordeliak bere besoetara itzuliko den egunaz amets egiten du.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus