Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Hainbat idazlan
San Agustin
Itzultzailea:
Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea
Berrikuslea:
Xabier Andonegi Gurrutxaga
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
María del Carmen Dolby Múgica
Argitaratze data:
2003-03-12
Orrialde kopurua:
346
ISBN:
84-88303-15-7
Agustin deunaren lan filosofikoa eta teologikoa ulertzeko, ezinbestean ezagutu beharko dugu beraren bizitza, jasan behar izan zituen gorabeherak eta bere izaera eta pentsaera taxutu zuten hainbat eta hainbat eragile. Ikuspegi honetatik soilik ulertu ahal izango dugu hark guri utzitako jakinduria eta bere giza maila. Agustin deunaren bizitza kezkaz, zalantzaz, akordioz eta desakordioz josita dago eta estuki lotzen da bere pentsamenduarekin. Hau guztia idatziz era bikainean ematen digu aditzera bere esku zeukan baliabide bakarra, hitza, erabiliz. Ele dotorez garatzen du bere filosofia kristaua eta aldi berean argudio sail osoa asmatzen du, fedezko edukiak desitxuratu nahian inguru hurbilean etengabe azaltzen zitzaizkion aurkarien kritikak desegiteko.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus