Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Politeia
Platon
Itzultzailea:
Juan Jose Pujana Arza
Berrikuslea:
Iñaki Usabiaga Sukia
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Carlos García Gual
Argitaratze data:
1993-03-30
Orrialde kopurua:
1091
ISBN:
84-88303-56-4
Zinez esan daiteke Politeia dela Platonen obrarik garrantzitsuena; bertan gizakia aztertuz, egiari uko egin gabe, gizakiaren ahalmenik bereiziena, arrazoimena, humanismo-bide gisa eskaintzen digu. Bere garaiko gizarte korapiltsuaren lekuko eta kontzientzia kritiko bihurtu zen Platonen obra hau mendebaldean eraginik handiena izan duena da Itun Berriaz landa. Zenbaitek itzulezintzat jotzen duen obraren izenak "hiri-eraketa" edo "hiri-antolaketa" esan nahi du. Bost atal nagusi dituen Politeia lan luzean, platondar filosofi moduak gailurra jotzen du, hiriko aipatzetik hasi eta arimaren hilezintasunari buruzko mito zoragarriarekin amaitzeko, gizakiak bere geroa hautatzen duen erantzukizuna azalduz.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus