KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Pentsamendu Ilustratua: Idazlan hautatuak I
D´Alembert, Diderot eta Priestley
Itzultzailea:
Haritz Monreal Zarraonaindia
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Demetrio Castro
Argitaratze data:
2004-12-04
Orrialde kopurua:
259
ISBN:
84-96455-01-7
Goiz hartu zen profil zehatzeko eta substantzia homogeneoko garai historiko edo ekialdeko pentsamenduaren eboluzio aldi bezala ilustrazioa, eta luzaroan mantendu izan da ikuspegi hori. Alabaina, ideia ilustratuen barne dira hainbat korronteren artean ondokoak: erlijioan deismoa eta ateismoa (beharbada baita pietismoa eta metodismoa ere), filosofian materialismoa eta idealismoa, politikan monarkismoa autoritarioa, aristokratismo parlamentarioa eta demokrazia. Hala ere, mendearen ezaugarri intelektual nabarmenak sapere aude kantiarrera darama, hau da, aurreritzi arrunten eta erlijio sinesmenaren -behintzat superstizioan eta fanatismoan oinarritzen denaren- mugak gainditzeko arrazoia erabiltzeko halabeharrezko eskaera horretan.
|