KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Antropologia estrukturala
Claude Lévi-Strauss
Itzultzailea:
Patxi Apalategi Mendizabal
Berrikuslea:
Mikel Azurmendi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Pedro Arrarás
Argitaratze data:
1996-07-04
Orrialde kopurua:
434
ISBN:
84-88303-92-0
Mende-erdi igarota zegoen Hauser eta Simiandek historia eta soziologia, beren iritzian, bereizten dituzten printzipioak eta metodoak agertu eta kontrajarri zituztenetik. Gogoan izan behar da diferentzia horiek metodo soziologikoaren izaera konparatiboari, eta historiaren monografiko eta funtzionalari zor zaizkiola. Liburu honetan Claude Lévi-Straussek, metodo estrukturala azaldu eta bere izena datorreneko aurrerapenei ezartzen diela. Antropologia sozialeko auzi handi guztiak bertan aipaturik daude, metodo-arazoak eztabaidatzen diren bezalaxe. Zehazturik eta argiturik ikusiko da giza fenomenoen egiazko analisi zientifikoa burutzeko irrika, baina iruzur egin gabe, hau da, bere aberastasun konkretua eta bere aniztasunak ematen dituen ñabardura sotilenak batere galdu gabe.
|