Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Niaren eta inkontzientearen arteko harremanak
C.G. Jung
Itzultzailea:
Lontxo Oihartzabal Rezola
Berrikuslea:
Mikel Plazaola Rezola
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Angel Gonzalez Alonso
Argitaratze data:
2003-09-01
Orrialde kopurua:
198
ISBN:
84-88303-13-0
Psikiatria eta psikologia akademikoen eremua gainditu egiten du C. G. Jungen pentsamenduaren eraginak, beste arlo zientifiko batzuk ere barne hartzen baititu eta kultura osoa zeharkatzen baitu mendebaldetik hasi eta ekialderaino. Oso gutxitan gertatu izan da mendebaldeko intelektual baten ekarpenek hain eremu zabalak landu izana: biologiaren mundu objektiboa, subjektibotasunaren eta kulturaren barne-eremuak, eta jarduera sozial eta erakundezko handi bat.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus