KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Naturako nahimena
Arthur Schopenhauer
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Argitaratze data:
1994-01-31
Orrialde kopurua:
235
ISBN:
84-88303-65-3
Autoreak dioena sinetsi behar badugu bere beste edozein obratan baino argiago adierazita omen dago bere metafisikaren muina. Eta esan horren sendogarri da, lehen argitalpenetik (1836) zortzi urte igaro eta gero ere, berdin pentsatzen zuela ikustea eta bere bizitzan zehar behin eta berriz argitaratu izana. Bertan, autorearen filosofiak berrespenak nola hartzen dituen adierazten zaigu zientziaren alor desberdinetatik: fisiologia eta patologia, anatomia konparatua, landare-fisiologia, astronomia fisikoa, linguistika, animali magnetismoa eta magia eta sinologia bezalakoetatik. Nabari ageri da obran zehar, autoreak iraganeko eta bere garaiko Mendebaldeko filosofo eta zientzialariak ezagutzeaz gain, Ekialdeko pentsamenduaz ere ezagupide ona duela.
|