Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Munduko zuzenbideen testu-bilduma
Gregorio Monreal (Argitaratzailea)
Itzultzailea:
Haritz Monreal Zarraonaindia
Berrikuslea:
Itziar Alkorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Gregorio Monreal Zia
Argitaratze data:
2007-11-15
Orrialde kopurua:
446
ISBN:
84-96455-18-1
Honako liburu honetan lege eremuko testuak bildu ditugu gehienbat; lehentasuna izan dute zuzenbide publikoaren arlokoek. Saiatu gara bere garaian ondorio iraunkorra eta gizateriaren bilakaeran eragina izan dutenak jasotzen, hots, Braudel-ek iraupen luzeko gertakarien artean sartuko lituzkeen horiek. Zuzenbide pribatuko materialak, eta beronen praktikan sortzen diren dokumentuak, oso gutxi jaso ditugu; hortaz, epaileen ebazpenak, abokatuen irizpenak edo notarioek
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus