KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Mundua nahimen eta errepresentazio gisa
Arthur Schopenhauer
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Klaus-Jürgen Grün
Argitaratze data:
1999-11-26
Orrialde kopurua:
490
ISBN:
84-88303-34-3
Pesimismo metafisikoaren sortzaile izan den filosofo honen obra nagusia Mundua nahimen eta errepresentazio gisa (1819) izenekoa da. Dresdenen bizi zela taxutu zuen bere sistema filosofikoa. Berlinen irakasteko asmotan ibili zen baina Hegelen ospea nagusi zelarik, inor gutxik hartzen zuen aintzakotzat. Moralaren oinarriztapena bere obra sarituaren ondoren pixkanaka ezagunago bihurtu zen. Schopenhauerren filosofia intuizio baten inguruan eraikitako etxe handi bat da: gure mundua, bizitza, antzerki-errepresentazio bat dela, itsu-itsuan egiten dugula geure eginbeharra eta beti gauza bera errepresentatzen dugula.
|