KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Moralistak
A. Shaftesbury
Itzultzailea:
Xabier Arregi Gordoa
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Karl Wolff
Argitaratze data:
1994-05-11
Orrialde kopurua:
241
ISBN:
84-88303-69-6
Anonimo gisa, 1709an argia ikusi zuen obra nagusiak, Shaftesburyren ideologia eta mundu-ikuskera osoaren azalpen aberats eta xarmangarriena da, bere arima garbi handiaren aitorpen intimo eta goraipagarriena. Harmoniaren ideiak adierazten du bere filosofiaren gaia, garapenak bere metodoa eta edukina. Shaftesburyrentzat harmonian datza Jainkoaren esentzia eta haren kreazioaren betegintzarrea. Adimenaren bidez harmonia hori atzematea da ezagutza filosofikoa. Harmonia horri ederra deritzo eta giza joera eta jardueretan, etikotasunaren funtsa da. Frantzian ez ezik, Alemaniako Ilustrazioan izan zuen batipat, eragin sakona Shaftesburyren obrak.
|