KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Mistika liburuak
Johannes Eckhart -Johannes Tauler
Itzultzailea:
Juan Mari Lekuona
Berrikuslea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Ernesto Martínez Diaz de Guereñu
Argitaratze data:
1997-11-11
Orrialde kopurua:
260
ISBN:
84-88303-46-7
Kontsolamendu jainkozkoaren liburua, Eckhartek lau batasun-maila deskribatzen ditu arima eta Jainkoaren artean. Antzikeza (Izaki guztiak ezereztasuna dira), antza (Beragan eta Berarentzat egon behar duzu, ez zeure baitan eta zeure buruarentzat), kidetasuna (arimaren muina eta Jainkoaren muina gauza bera dira), abandonua (ez da aski Jainkoarekin bat egitea, gauza guztiak bertan behera utzi eta Kristoren gurutzerako bideari heldu behar zaio). Idea horiek errepikaturik daude latinezko bere obretan, baina, oro har, ez daude alemanezkoetan bezainbateko originaltasunez azalduak.
|