KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gogojardunak
San Ignazio
Itzultzailea:
Patxi Altuna
Berrikuslea:
Pello Esnal
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Pello Esnal
Argitaratze data:
2003-12-31
Orrialde kopurua:
211
ISBN:
84-88303-08-4
San Ignazio Azpeitiko Loiolan jaio zen 1491ean eta Erroman hil 1556an. Jesusen Lagundia fundatu zuen. Bere aita oinaztarren aldekoa zen eta hark erlijio bidea har zezan nahi izan zuen, baina Ignaziok bizitza militarra nahiago izan zuen. Iruñeko setioan hanka batean larri zauritu zuten. Jaiotetxera eraman zuten eta hil zorian egon ondoren, bizitza erabat aldatuko zion erabakia hartu zuen: armak utzi eta bizitza erlijiosoan murgiltzea. Osatu zenean Jerusalemera joan zen erromes (1522): bidean, Montserrateko santutegian geldialdi bat egin eta bizitza militarrean egindako bekatuen aitormena egin zuen. Manresa inguruan pasa zuen urtebete, otoitzean, penitentzian eta apostolutzan; garai horretan idatzi zuen bere lehen obra espirituala gero “Gogojardunak” liburuan bilduko zuena. 1523an, Erroma, Venezia, Txipre eta Palestinara joan zen; Espainiara itzuli eta ikasteari ekin zion. “Argieginak” taldeko kide izatearen akusaziopean atxilotu zuten. Parisko Unibertsitatean Filosofiako Doktoretza lortu zuen (1528-1534). Erromara joan ziren apostolutza-konpainia fundatu asmoz eta Aita Santuaren esanetara jartzera. Hasieran ezezkoa eman bazieten ere, ikusirik, indarra hartu zuela protestantismoari aurka egiteko, baiezkoa eman eta konpania fundatu egin zen (1540). San Ignazio Erroman geratu zen, besteek misiolaritzarako bidea hartzen zuten bitartean; gogojardunak antolatu eta jendea bereganatzeko saioak egin zituen. Gaur egun Unibertsitate Gregoriarra izenez ezaguna dena (1551) eta ikastetxe Germaniarra delakoa sortu zituen (1552). Erroman konpainia sendotze-fasean zegoen; Asiako lurraldeak kristautu eta Europako protestantismoari aurre egitera joan ziren jesuitak. Ignazio Loiolakoa hil zenean (1556). 1.000tik gora jesuita lau kontinenteetan eta 12 probintzietan zebiltzan barreiatuta. Kontrareformarako eta protestantismoaren kontrako borrokako pertsonaia garrantzitsua izan zen.
|