Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Leviathan
Thomas Hobbes
Itzultzailea:
Josu Naberan
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
1994-12-20
Orrialde kopurua:
536
ISBN:
84-88303-74-2
Hauxe da Hobbesen obrarik garrantzitsuena eta ingeles filosofia politikoan ezagunena. Leviathan-en kristautasunaren muga barruan ezarri zuen gizakiari buruzko bere ikuskera. Bere ahalmen guztien sorburua sentipenetan daukan gizakiarengan, animalietan bezalaxe, bi mota desberdinetako jarduera topatzen dugu, bizitzezkoa eta nahimenezkoa. Azken hau, ahalegina deitua, bizi-grinetatik datorkigu. Grina horrek gauza batera bultzatzen gaituenean erakarpena dugu; zerbaitetik urruntzean, hastandura. Erakarpenaren objektua ongia eta hastandurarena gaizkia dela esaten dugu. Gizakiek bere eskubide batzuei uko egin eta pertsona bakar bati boterea ematea erabakitzen dute. Hortik dator botere soberanoa, behin emanez gero ken ezin daitekeena.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus