Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Kapitalismoa, Sozialismoa, eta Demokrazia
Joseph A. Schumpeter
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Baleren Bakaikoa Azurmendi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2002-10-23
Orrialde kopurua:
523
ISBN:
84-88303-20-3
Schumpeterren liburua, egileak berak ohartarazi zuenez, sozialismoaren gaiaz ia berrogei urtez egindako gogoeta eta ikerketaren emaitza zen. Haren mezua zen, jatorrizko hitzaurrean adierazi zenez, "gizarte-era sozialista bat sortuko da era berean saihestezina den gizarte kapitalistaren deskonposiziotik", baina "Sozialismorako martxa" izenburua zeukan geroko artikulu batean, Schumpeterren liburuaren hirugarren edizioari gehitu zitzaionean, aldatu egingo zuen zertxobait iragarpen hain zuzeneko hori. Etorkizuna, era hain zehaztuan, iragartzeko edozein asmori uko egiten zion, eta bere azterketa "joera behagarri"en azterketa gisa definitu zuen, zeinek izan baizitzaketen askaera desberdinak erresistentzia eta kontrajoera desberdinen indarraren baitan, zeinak aurreikustea zaila edo ezinezkoa gertatuko baitzen. "Ordena kapitalistak", ondorioztatzen du orain, "bere burua deuseztera jotzen du eta sozialismo zentralista da... seguraski haren ustezko oinordekoa".
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus