KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Justiziaren teoria bat
John Rawls
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Jose Ramon Bengoetxea Caballero
Argitaratze data:
2008-06-10
Orrialde kopurua:
672
ISBN:
84-96455-25-2
John Rawls (Baltimore, 1921- 2002) XX. mendeko filosoforik eraginkorrena izan da, filosofia praktikoaren arloan bederen, etika-moraleana, filosofia politikoan eta zuzenbidearen filosofian hain zuzen ere. A Theory of Justice edo Justiziaren Teoria Bat (hemendik aurrera Justiziaren Teoria erabiliko dugu) izeneko liburu mardula (1971; berrikuspen nagusia itzulpenetarako 1975ean egina) mundu anglofonoko filosofo politikoen artean gehien landutako lana da zalantzarik gabe
|