Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Jakitearen arkeologia
Michel Foucault
Itzultzailea:
Xabier Arregi Gordoa
Berrikuslea:
Xabier Apaolaza Bernedo
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Xabier Apaolaza Bernedo
Argitaratze data:
2003-09-01
Orrialde kopurua:
266
ISBN:
84-88303-14-9
Belaunaldi horretako intelektual itzaltsuetako bat Michel Foucault (1926-1984) dugu. Hona bere idazlan batzuk: Aro klasikoan eromenaren historia (1961), bertan eromenarekiko arrazoi klasikoaren jokoa salatzen du; Klinikaren sorrera (1963), begirada klinikoa botereen lanabes eta, batera biktima agertzen duelarik; Hitzak eta gauzak: giza zientzien arkeologia bat (1966): —bere idazkietan ezagunena eta, aldi berean, eztabaidatuena izaki, ospearen ateak zabaldu zizkiona— bertan, Errenazimendutik abiatuta, giza zientzien hastapenak izango diren gogo-egituraketak nola eratzen diren, zientzia horien objektuak nola sortzen diren eta kulturaren historiak, ahantzirik, bazter batean uzten dituen obrak zein diren azaltzen saiatu zen. Aipatu obra horiek eta Jakitearen Arkeologia (1969) —horretxen gainean egingo dugu iruzkin hau, hain zuzen— era zabalegi samarrean garai arkeologiko bataiatu duten sasoikoak dira; horren oposizioan deituriko garai genealogikoan etorriko dira, gerora, horiek bezain idazki trinkoak ere: Diskurtsoaren ordena (1971) diskurtsoak baztertu, mugatu eta kontrolatzeko botereek dituzten prozedurez; Zaindu eta zigortu (1975), hainbat jakiteren sorreran botereek izan duten eraginaren azterketa; Jakite-nahia (1976), botereari, sexuari eta psikoanalisiari buruzko diskurtsoen arteko erlazioez; Plazerren usadioa eta norbere buruaren ardura (1980): idazki honetan, subjektuaren nolabaiteko autonomiaren mugetan, subjektibotasuna moldatzeko aukerak azaltzen dira.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus