Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Izpiritu-zientzietarako sarrera
Wilhelm Dilthey
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Ibon Uribarri Zenekorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Frithjof Rodi
Argitaratze data:
1995-08-03
Orrialde kopurua:
452
ISBN:
84-88303-85-8
Obra honek lotura estuak ezarri nahi ditu fenomeno historikoen artean, Eskola historiko alemaniarren ekarpen erabakigarrien ondoren. Zertan oinarritzen dira historialariaren judizioa, ekonomilariaren ondorioak eta juristaren baieztapenak? Metafisikaraino iristen ote da oinarria? Ba ote dago kontzeptu metafisiko oinarrituriko historiaren filosofiari edo zuzenbide natural antzekorik? Non euskarritu behar da zientzia partikularrei lotura eta ziurtazuna ematen dien hastapen-multzoa? Galdera horiei erantzutean, Diltheyk gizartearen eta historiaren ikerketa oinarritu nahi du.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus