Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Indio aurkitu berriak
Francisco de Vitoria
Itzultzailea:
Piarres Charritton Zabalzagaray
Berrikuslea:
Paulo Iztueta Armendariz
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Anthony Pagden
Argitaratze data:
1993-06-01
Orrialde kopurua:
330
ISBN:
84-88303-57-2
Obra honek bi atal nagusi ditu: indio aurkitu berriei buruzko lehen irakaspena eta barbaroen kontrako espainolen gerra-zuzuenbidea aipatzen duena. Lehen atalak hiru sail ditu, eta beraietan, hurrunez hurren, indioak bekatari, fedegabe edota ments edo ero ote diren; barbaroak espainolen menpera biltzeko erabili ziren bidegabeko arrazoiak eta arrazoi legezkoak aipatzen dira. Bigarren atalean, gerrako baldintza zuzenak, gerra zuzenak eta gerra egiteak sortzen dituzten galderak jorratzen dira. "Nazioarteko Legearen" gurasotza Vitoriari egoztea gehiegizko bada ere, naziorteko harremanetan zenbait printzipio arautzaile sartzeko ahaleginetan bere idatziak parte osagarri bihurtu ziren.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus