Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Idazti hautatuak
Gotthold Ephraim Lessing
Itzultzailea:
Pello Zabaleta Kortaberria
Berrikuslea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Argitaratze data:
2002-11-02
Orrialde kopurua:
425
ISBN:
84-88303-21-1
“Trinitate alemana” literaturan, irakaskuntza sisteman batik bat, Goethe, Schiller eta Lessing dela, dago esaera. Alemanentzat, Goethe eta Schiller klasikoak diren artean, hirugarrena preklasikoa da, nolanahi ere. Lessing, idazle eta pentsalaria, literaturan bezain figura gailena filosofiaren nahiz teologiaren historia modernoan eta kristautasunaren kritikan, Aufklärung edo Ilustrazio alemanaren adierazle nagusietakoa da, nagusia ez esateko, bere obra askotarikoagatik bezainbat –poeta, dramaturgo, fabulista, kritiko, itzultzaile, estetikaren teoriko, filosofo, polemista (anti)teologiko berak ausarki plazaratu arazo gordiarrek handik aurrera Alemaniako kultura eta pentsamenduan jokatuko duten paper zentralagatik, ideialismoan eta ezkerreko Hegelzaleengan bereziki eta protestantismo liberal Bibliaren kritikoan. Erlijio naturalari eta errebelatuari buruzko gogoeta ilustratu ingelesa eta frantsesa erradikalduz, arrazionalismo goiztiar horren nolabaiteko itxikeria eta zurruntasuna ere gaindituz aldi berean, sinesmenaren eta arrazoiaren erlazioen auzia planteamendu global batera zabaldu zuen, Jainkoa, Natura eta Historia aurrenik batera, gero ordea arrazionalki bai, baina baita historikoki ere, aditzeko ahaleginean, arrazoimenaren beraren historikotasuna gogoanduz bide batez; horrela Ilustrazioa bere barrutik zapartarazi eta bilakabide berriak garatzera behartu baitu.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus