Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Honela mintzatu zen Zaratustra
Friedrich Nietzsche
Itzultzailea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Jesus Maria Mujika Arakistain
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Andrés Sánchez Pascual
Argitaratze data:
1992-12-09
Orrialde kopurua:
345
ISBN:
84-88303-53-X
Nietzscheren obrarik adierazgarrienetakoa den hau, lau pentsamendu nagusiren gainean eraikia da: gaingizona, Jainkoaren heriotza, botere-nahia eta berberaren betiko itzulera. Zaratustra profetak, halere, ez ditu indiskriminatuki eskaintzen pentsamendu horiek: merkatuan bildutako herriari ematen dio gaingizonaren berri, Jainkoaren heritotzaz eta ahalmen-nahiaz adiskide-taldeko bati bakarrik mintzatzen zaio eta azkenik, bere buruari bakarrik hitz egiten dio betiko itzuleraz eta zanpaturik eta iratorik gelditzen da. Obraren eraikuntzan Nietzschek bere txikitatik buruz ezagutzen zuen Luteroren Bibliaren itzulpenetiko, ehun pasarte baino gehiago daude.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus