Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Hizkuntzaren jatorriari buruzko tratatua
J.G. Herder
Itzultzailea:
Antton Garikano Iruretagoiena
Berrikuslea:
Andolin Eguzkitza Bilbao
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Helmut Gipper
Argitaratze data:
1995-06-05
Orrialde kopurua:
155
ISBN:
84-88303-81-5
Demagun gizakia bere ahalmen naturalen baitan utzirik dagoela, lengoaia asmatzeko gai ote da? Zer bidetatik iritsiko litzateke asmazio horretara? Gauza hori argi eta garbi azalduko duen hipotesi bat eskatzen da eta aldi berean, zailtasun guztiei erantzun asegarria emango diena. Horrela zioen 1769an Berlingo Zientzien Akademiak, sariketa baterako egin zuen deialdiak. Herderrek baldintzak idatziz jaso zituen eta lengoaiaren jatorri jainkozkoa edo gizakizkoa zela-eta, Mapertuis eta Sü(milchen artean eta sortu eta Akademia bitan banatu zuen eztabaida latzaren auzia, ebazteko asmo sendoa hartu zuen. Herderren lanak saria irabazi zuen eta 1772an argitara eman zuen Akademiak. Entseiua aitorpen biribil honekin hasten da: Gizakiak animalia denetik dauka lengoaia.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus