Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Hizkuntza
Leonard Bloomfield
Itzultzailea:
Itziar Laka
Berrikuslea:
Ibon Sarasola Errazkin
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Agustín García Calvo
Argitaratze data:
1994-12-21
Orrialde kopurua:
345
ISBN:
84-88303-75-0
Bloomfielden pentsamendu linguistiko laburrean adierazi beharko bagenu, honelako zerbait formulatu beharko genuke: hizkuntz fenomenoak egoki eta arrakastarekin adieraz daitezke beren ingurune ez-linguistikotik isolatuta ere. Horregatik Bloomfieldek printzipio behavioristikoen ildotik, deskribaketa enpirikoa ez zen guztiari muzin egiten zion, Wundt eta beste zenbaiten mentalismo edo espiritualismoak baztertuz. Jarrera horren ondorioz, 1930-55 urte bitartean Estatu Batuetan erabat baztertu ziren kontsiderazio psikologiko guztiak hizkuntzaren ikerketan. Language, Bloomfielden obra nagusia, sintesi eta egitaraua da, urte askotan amerikar hizkuntzalaritzan nagusi izan ziren joera, helburu eta zaletasun guztien bilduma.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus