KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Historiak I
Herodoto
Itzultzailea:
Iñaki Usabiaga Sukia
Berrikuslea:
Xabier Mendiguren Bereziartu
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
José M. Floristán Imizcoz
Argitaratze data:
1997-06-23
Orrialde kopurua:
899
ISBN:
84-88303-98-X
Persiarrak Lidia konkistatu ondoren jarri ziren lehen aldiz harremanetan grekoekin eta horregatik, Herodotok beharturik ikusten du bere burua Kresorekin amaitzen diren errege lydiarren leinuaren historia egitera. Arrazoi berarengatik, aipatzen ditu mediar eta persiarrak, Kyroren lehen urteak gogoratuz. Gero Kyroren historiari segimena ematen dio, Asia Txikiko grekoekin harremanak izan zituen heinean. Liburuaren gainerakoa Kyrok asyriar eta masagetekin izandako gerrei buruzkoa da eta logikaz, babyloniar zibilizazioaren deskribapen bat ere bihurtzen da sail horren parte. Bigarren liburuak bi atal ditu: Niloren harana eta bertako biztanleak deskribatzen dituena eta Egiptoko erregeen historia kontatzen duena, deskribapena eta aierua, historia eta alegia nahastuz.
|