KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gogoaren fenomenologia II
G. W. F. Hegel
Itzultzailea:
Xabier Insausti- Ibon Uribarri
Berrikuslea:
Ibon Uribarri Zenekorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2005-12-31
Orrialde kopurua:
280
ISBN:
84-96455-10-6
Hasieran Fenomenologiak eragin txikia izanda ere, batez ere Berlingo Historiaren filosofia orokor eta Zuzenbide filosofiako klaseekin erkatzen badira, bere etorkizunetik, batez ere hogeigarren mendeko urte erdietatik, etorri zitzaion benetako adipen eta oniritzia. Marx eta Bloch, Lukács, Kojève eta Fukuyama, Wahl eta Gadamer, Heidegger, Derridak hizketa-gai zuten liburu hau behin eta berriro. Gaur egun, berriz, behin eztabaida filosofiko hauen garaia iraganda, ideologiak ere mediatiko eta simpleago bihurtu dira. Errealitate modernoak, batez ere askatasun grina, betiko filosofia espekulatiboarekin lotzean zetzan Hegelen lorpen nagusia. Egun, “askatasuna” ideologikoki erabiltzen da, batez ere “Mendebaldeko” gizarteak egonkortzeko, eta izen bezala agian handiegia deritzogu ; historiaren eta eguneroko zehaztasunek ez dute jadanik kontzeptu espekulatiboekin konpondu behar, baizik eta beren kontzeptu eta arrazoiketa bereziak sortzen dituzte, garrantzitsuagoak iruditzen zaizkigunak. Orduan, Fenomenologiak bere estatus pribilegiatua galdu duen heinean, batez ere ikasgai bihurtu da, nahiz eta, beste era batean, nolabaiteko garrantzia berreskuratu duen azken urteotan. Horregatik bibliografian bi mota bereizten dira, gaur egun gailentzen diren azalpen literalak eta hogeigarren mendeko erdian gailentzen ziren interpretazio askeak ; azkenean, oraingo ekarpen nagusi batzuk ere aipatzen dira.
|