KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Amerikako demokrazia I
Alexis de Tocqueville
Itzultzailea:
Iñaki Mendiguren Bereziartu
Berrikuslea:
Jon Arrieta Alberdi
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Joseba Arregi
Argitaratze data:
1995-05-12
Orrialde kopurua:
326
ISBN:
84-88303-80-7
Obraren lehen parteak bat-bateko arrakasta izan zuen eta Ohorezko Legioa merezi izatea, Akademia Moral eta Zientzia Politikoetan eta Frantses Akademian sartzea ekarri zizkion. Urte gutxiren buruan zazpi herrialdetan argitaratu zen liburua, eta bereziki txalotua izan zen Ingalaterran, non emakume ingeles batekin ezkondu zen. Frantziara itzuli ondoren lau urte eman zituen 1840an bigarren partea argitaratu zuen arte; bertan gizarte amerikarra lausoago agertzen da gizarte modernoak, oro har, dituen ezaugarriak agerian jartzeko.
|