Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua
John Locke
Itzultzailea:
Haritz Monreal Zarraonaindia
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Haritz Monreal Zarraonaindia
Argitaratze data:
2003-11-10
Orrialde kopurua:
192
ISBN:
84-88303-09-2
Izenak berak aditzera ematen duen bezala, Gobernu zibilari buruzko bigarren tratatua John Locke filosofo ingelesak Sir Robert Filmer-en Patriarcha, or The Natural Power of Kings liburuan azaltzen diren printzipioak errefusatzeko eginiko tratatuetatik bigarren da. Kontratuan funtsaturiko Hobbesen teoriari eraso eginez, Filmerrek erregeen botere jainkotiarra defendatzen zuen, horretarako, gobernuaren jatorria teoria patriarkal batean oinarritzen zuelarik. Filmerren postulatuek XVII. mendeko agintari kontserbadoreengan eragin handia izan zutenez, Lockek bearuei aurre egiteko beharra sentitu zuen. Ia osotasunean aipu biblikoz josiriko lehen tratatuan, Filmerren printzipioak baliogabetzeko asmoa du helburu Lockek. Bigarrenean, aldiz, lantzean behin eskritura santuak erabiltzen dituen arren, etorkizunean eragin nabarmena izango duen gobernuari buruzko teoria eraikiko du.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus