KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Giza ezagutzari buruzko ikerketa
David Hume
Itzultzailea:
Xabier Amuriza Zarraonaindia
Berrikuslea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Joxe Azurmendi Otaegi
Argitaratze data:
1993-06-18
Orrialde kopurua:
203
ISBN:
84-88303-58-0
Obra hau da Humeren ideien azalpen koherente eta helduena. Behaketa abiapuntutzat harturik, XVII. mendeko enpirismo klasikoaren bi printzipio nagusiak aterako ditu: adimenean irudikatzen dugun guztiak esperientzian duela oinarria eta ezagutza enpiriko horrek ez duela ezagutza razionalarekiko hierarki menpetasunik. Humeren ideiek errotik astindu zituzten Teologia eta Zientzien munduak. Humek dio gizaki orok duela kausetara jotzeko berezko sena, baina esperientzian emandakotik ez dela zilegi Jainkoaren existentzia eta gizakiaren hilezintasuna ondorioztatzea, adibidez. Erlijio-gaiak sinets ditzake gizakiak, baina ez razionalki atzeman.
|