KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Giza ezagutzaren printzipioei buruzko tratatua
George Berkeley
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Berrikuslea:
Josu Naberan
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Concha Cogolludo Mansilla
Argitaratze data:
1993-02-23
Orrialde kopurua:
137
ISBN:
84-88303-55-6
Egilearen obra nagusia den hau hogeita zortzi urterekin argitaratu zuen. Lehenengo edizioan Printzipioak I parte moduan agertu ziren, bigarrenean izendapen hori kendu bazuen ere. Sarrerak hiru parte izan behar zituen: lehenean ezagutzaren teoria azaltzen du, ontologia barne sartuz; bigarrenak, filosofia morala landu behar zuen, baina ez zen argitaratu eta hirugarrena, filosofia naturalari buruzkoa, gerora De motu-n eman zuen. Oraindik misterio bat da Berkeley zergatik ez zituen idatzi hasieran pentsatu bezala obraren hiru zatiak. Garaikoen artean izan zuen harrera eskasa ikusirik, Hylas eta Philonousen arteko hiru elkarrizketa obra idatzi zuen ilunguneak argitzeko asmoz.
|