KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Giza adimenari buruzko entseiu berriak
G.W. Leibnitz
Itzultzailea:
Imanol Unzurrunzaga Goikoetxea
Berrikuslea:
Andoni Ibarra Unzeta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Javier Echeverria
Argitaratze data:
1996-12-09
Orrialde kopurua:
507
ISBN:
84-88303-94-7
1703an Leibnitzek egiazki filosofikoak diren bere entseiuetarik ohargarrien eta nagusiena burutzen du: Giza adimenari buruzko entseiu berriak deritzana. 1696an jadanik, zenbait gogoeta idatziak zituen Lockeren obrari buruz baina, hark ez zituen kontutan hartu. Elkarrizketa erara egindako obra, Filateles, Lockeren abokatuak, kapituluz kapitulu, filosofo ingelesaren Entseiuko atal guztiak azaltzen ditu; eta Teofilok, Leibnitzen ordezkari denak, kritikatu egiten ditu. 1704an Locke hiltzeak, eragotzi egin zuen Entseiu Berriak argitaratzea, Leibnitzek ez ziolako jendaurrean eraso nahi, bere burua defendatzeko gai ez zenari. Entseiuak Berriak Leibnitz hil eta berrogeita hamar urte geroago agertu ziren eta bere edukia gehienbat, giza arimari buruzko da.
|