Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Alexandro / Zesar
Plutarko
Itzultzailea:
Jesus Maria Arrojeria Petrikorena
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Jesus Maria Arrojeria Petrikorena
Argitaratze data:
2006-12-30
Orrialde kopurua:
265
ISBN:
84-96455-17-3
Mestrio Plutarko (k.o. 127-46 inguru) antzinako historialari eta idazle greziarra izan zen. Greziako Beozia eskualdeko Keronea izeneko hiri txikian jaioa, Plutarkok Mediterraneoan zehar bidaiatu zuen. Haren gurasoen aberastasunari esker, filosofia, erretorika eta matematika ikasi ahal izan zituen Atenaseko Akademian. Plutarko idazle oparoa izan arren, haren idazki asko ez dira guregana ailegatu. Nolanahi ere, bere liburu ospetsua ezagutzen dugu: Bizitza paraleloak, non antzinako pertsonaien bizitzak alderatzen zituen. Beste liburu batzuen izenak: Moralia eta Quaestiones
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus