Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Filosofo presokratikoak
Presokratikoak
Itzultzailea:
Javier Aguirre Santos
Berrikuslea:
Cristina Lasa Otxoteko
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Javier Aguirre Santos
Argitaratze data:
2004-11-05
Orrialde kopurua:
202
ISBN:
84-88303-05-X
Presokratikoen zatiak argitaratzea berez da pozgarri filosofia maite dutenentzat, eta bereziki filosofia eta kultura grekoak miresgarritzat dituztenentzat. Pozgarri da, baiki, batetik, euskarari dakarkiolako mendebaldeko pentsamenduaren historiako atal oinarrizko bat. Hastapenez ari gara, ez beste ezertaz. Eta bigarrenez, pentsamendu presokratikoaren inguruan egon den eta dagoen ikerketa tradizio luze eta zabala aberastera datorrelako argitalpen hau. Esan gabe doa tradizio horri filosofo greko klasikoek ekin ziotela, eta gaur egun arte iraun duela, eta oraindik ere badirauela.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus