Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Filosofiaren arazoak
Bertrand Russell
Itzultzailea:
Agustin Arrieta Urtizberea
Berrikuslea:
Ibon Uribarri Zenekorta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Argitaratze data:
2002-12-31
Orrialde kopurua:
191
ISBN:
84-88303-18-1
Bertrand Russellek (1872-1970) 1911an filosofiarako sarrera ezagun hau idatzi zuen, eta 1912ko Urtarrilean argitaratu zuen. Orduz geroztik, filosofia ikasleen zenbait belaunaldik (unibertsitatekoek nahiz unibertsitatetik kanpokoek) irakurri izan dute liburu hori. Russellen garai filosofiko emankorrenetako batean koka daiteke liburua. Principia Mathematica lan teknikoak eskatzen zuen jardun luzea eta neketsua 1910. urtean bukatu zuen Russellek; A. N. Whiteheadekin lankidetzan egindako eta, halaber, logika matematiko modernoaren oinarrietako bat osatzen duen lan erraldoia.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus