KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Filosofiaren Kontsolamendua
A.M. Boezio
Itzultzailea:
Boni Urkizu Arbelaitz
Berrikuslea:
Jose Antonio Etxezarreta Sudupe
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Carmen Codoñer Merino
Argitaratze data:
1994-02-18
Orrialde kopurua:
299
ISBN:
84-88303-67-X
Boezioren obra bakarra ez bada ere, hauxe da ezagunena eta erromatarrek asko landu zuten agerkari literario batekiko harremanean jartzen gaitu. Bost liburutan egindako obra honek originaltasun handia ageri du aurkezpenean, nahiz eta literatur aurreko formalak K.a.ko I. mendetik etorri. Elkarrizketa-eran egina hitz laua eta neurtua txandakatzen ditu; luzera aldakorreko prosazko pasarte baten ondoren, poema bat dator. Porrot-sentipenak eta bizitzarekiko atseginik ezarengatik, goibelduriko Boezio batekin hasten da obra eta handikiro apainduriko dama bezala agertzen zaion Filosofiak iraizekoaren balioespen faltsua gainditu eta summum bonum delakorako bidean jartzen du bere gogoetekin.
|