Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

KLASIKOAK bilduma

1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Ezagutza objektiboa
Karl Popper
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Berrikuslea:
Andoni Ibarra Unzeta
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
David Miller
Argitaratze data:
2002-12-31
Orrialde kopurua:
456
ISBN:
84-88303-19-X
Karl Popperren Ezagutza Objektiboa haren azken aldi filosofiko luzeenaren atarian dago, hots, London School of Economics-etik 1969an erretiratu zenetik 1994an hil zen arteinoko garaiaren atarian. Londresera etorri aurretik idatzi zituen bi liburuek, Logik der Forschung [1934] eta The Open Society and Its Enemies [1945], berauek ospetsu bihurtu dituzten metodo zientifikoaren teoriako berrikuntzak eta demokraziaren teoria baino askoz gehiago daukate beren orrialdeetan barna.
Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus