KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Eutifron / Eutidemo / Gorgias
Platon
Itzultzailea:
Jesus Maria Arrojeria Petrikorena
Berrikuslea:
Aitziber Karrera Aranburu
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
José Ramón Arana Marcos
Argitaratze data:
2005-08-31
Orrialde kopurua:
368
ISBN:
84-96455-06-8
Platonek (K. a. 427 - 347) elkarrizketa asko idatzi zituen eta gaur egun, XIX. eta XX. mendeetako lan historiografikoari esker, elkarrizketa horien kronologia erlatiboa ezagutzen dugu: hau da, ez dakigu zehatz bakoitza zein urtetan idatzi zen, baina bai beraien arteko hurrenkera kronologikoa. Eta nahikoa adostasuna dago elkarrizketok hiru fase handitan banatzeko. Gaztaroko fasea (399 - 388): Sokrates da protagonista, eta irakasle maite exekutatuaren metodologia eta pentsamendua oso ondo islatzen dute. Garai horretakoak dira, besteak beste, epaiketari buruzko hiru lanak (Eutifron, Sokratesen defentsa, Kriton), Karmides eta sofistekiko errespetu eta kritikazko elkarrizketa handietako batzuk: Protagoras eta Gorgias, azken elkarrizketa honekin garai hori ixten delarik. Eutidemo agian garai horretakoa da. Bigarren faseak (387-361) bai filosofiaren eta baita literaturaren maisu honen zenbait maisu-lanak sortzen ditu: Fedon, Menon, Sinposioa, Fedro, Errepublika, Timeo, Sofista, Politikaria, Teeteto, Parmenides. Platon, horrezkero bere pentsamenduaren jabe, Sokrates protagonista gisa aurkezten jarraitzen du, baina Sokratesek adierazitako ideiak jada Platonenak izango lirateke. Hirugarren fasean (360-347) Sokrates desagertu egiten da hizketakide gisa. Lan nagusia Legeak da, hirigintzari (antzinatetik gorde den aurrena) eta politikari buruzko tratatu handia, Errepublikaren proposamen komunisten gogortasuna leuntzen duena.
|