KLASIKOAK bilduma
1990eko hamarkadan jarri zen abian pentsamenduaren klasikoak euskaratzeko proiektua. Horretarako elkarte berezi bat bultzatu zuten BBV Fundazioak (gero BBVA), Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako Kutxek, Euskal Herriko Unibertsitateak eta Deustuko Unibertsitateak. Elkarteak 2010ean erabaki zuen helburuak beteak zirela eta, 130 liburu argitara eman ondoren, urte horretan erabaki zuen amaitutzat ematea proiektua.
Espezieen jatorriaz
Charles Darwin
Itzultzailea:
Alberto Gabikagojeaskoa Mentxaka
Berrikuslea:
Xabier Kintana Urtiaga
Testu zuzentzailea:
Lorea Arrieta Zubillaga
Hitzaurrea:
Jesus Altuna
Argitaratze data:
1994-10-21
Orrialde kopurua:
493
ISBN:
84-88303-73-4
"Beagle"n munduari inguru egin zion garaian, badirudi Darwin ez zegoela oso interesaturik bilakaera biologikoan, baina bidaia egiten ari zen bitartean, zenbait gertakariren berri jaso eta gerora hausnartu egin zituen, gaur eguneko animaliak bilakaera geldi baten, ondorio direla, ideiara iritsi arte. Hamahiru hilabete eta hamar eguneko hausnarketa eta lan nekeza behar izan zituen liburua prestatzen. Darwinen teoria honako lau gertakaritatik abiatzen da: Aldakortasuna, superpopulazioa, existentziarengatiko borroka eta hautespen naturala. Obra honek biologian ez ezik, pentsamenduaren beste alor batzuetan ere egundoko iraultza eragin zuen.
|